CRUSOE



Markeliñen asko atsegin dugu testu klasikoak eta ezagunak erabiltzea, beste buelta bat emateko. Oraingo honetan, bere uhartean bakarrik dagoen naufragoarekin jolastuko gara, bizitzari buruzko metafora bat egiteko. Hasteko, jaiotza ez da zure patuaren uharte bakartian bertan behera uzten zaituen naufragio bat baino.

Crusoek bere baliabideak erabiliz jaten, bestelako ingurunearekin erlazionatzen eta izaki errealekin eta irudimenezkoekin harremanak izaten ikasiko du. Bere bizitza, gertatzen denak eta bere buruak interpretatzen duenak osatzen dute, denoi gertatzen zaigun bezala. Eta bi munduak egiazkoak dira maila berean.

Itsasoaren eta itsasoko munduaren zaporea duen uharte bakartitik, Crusoek denbora eta itsasontziak igarotzen ikusten ditu, eta bat bera ere ez da geratzen. Gauzak, bizitzan gertatzen diren naturaltasunez gertatzen dira, batzuetan harrituz, beste batzuetan deseroso sentiaraziz eta, gehienetan, jasaten erakutsiz. Orduan, Crusoek bizitza lasaia bizitzea lortzen du, Ostiralek lagunduta. Itsaso zabalean dagoen itsasontziak bezala, urrunean igarotzen ikusten dugun bizitza.
Crusoe-Markeline_04_web Crusoe-Markeline_33_web Crusoe-Markeline_29_web Crusoe-Markeline_16_web Crusoe-Markeline_01_web Crusoe-Markeline_06_web Crusoe-Markeline_17_web Crusoe-Markeline_11_web Crusoe-Markeline_42_web Crusoe-Markeline_08_web