Kaleko artista bat emanaldirako aurreikusita dagoen gunera helduko da eta
bere frustrazioa eta haserrea erakutsiko ditu, ez duelako lortzenaintzatespena
eta txaloak jasotzeko nahia.
“Buru handi” barrutik datozen barreek artistari iseka egiten diotela
dirudi. Ahots probokatzaile horiek isilarazteko ahaleginean, artistak bere
kontzientziaren mamuekin egingo du topo. Onirikoa arrazoiari gailentzen zaion
bidaia zorabiagarrian lagunduko dioten izaki kontrolaezinak. Ustekabeko aldaketak
dituen eta apurka-apurka ahultasun baten susmoa iradokitzen digun benetako
abentura: definitzen gaituen baina gure kontroletik eta borondatetik kanpo
dagoen barneko bizitza sekretu baten existentzia.
Azkenean, artistak bere txaloa lortuko du eta, agian, mugitzen gaituena
hori dela aitortu beharko dugu. Besteek ezinbestean gu aintzatetsi beharra.
Gaueko kale ikuskizuna.
Formatu ertain-handia, helduentzat.
Iraupena: 60 min.