KALEKO IKUSIZKO EMANALDIA, HITZIK GABEKOA.

DSO Markeliñe taldearen sorkuntza lana da, eta bertan gauak eta desioak bat egiten dute, ikusmen proposamen iradokitzailean.

Bertan behera utzitako kristalezko zapata da antzerki fabula harrigarri honen jatorria. Bertan, desioak dituen ikuspegi guztiak ironiaz eta umorez erakusten dira.

DSO lanean desioaren ikuspegi guztiak azaltzen zaizkigu. Ikaragarrizko erritmoz ilusio eta frustrazio komunak iradokitzen dituzten eszenak.

Pertsonaiak, elementu mugikorrak, irudiak, ikuskizunean gora eta behera ari dira, ipuin garaikidearen fantasiazko estela utziz.

DSO lanean printze urdinek Errauskine ezinezkoak jarraitzen dituzte, gezi-kolpeak uste ez den unean sortzen dira, eta otsoek barren eta izarren artean egiten dute uhuri…

Ikusle askorentzat diseinatutako ikuskizuna.