Markeliñen txikitxoenekin beste hitzordu bat izan nahi dugu. Haien aurrean antzeztuko dugu eszenatokian, gure tramankulu eta ilusioekin, antzerkiaren magia haiekin konpartitzeko.

Ikuskizun honekin hauxe baino ez dugu esango: Jolasteko garaia da! Nahikoa dugu horrekin. Unibertsitatea iradokitzen da jolasean, eta magia eta sorpresa dira protagonistak; antagonista, berriz, doala pikutara bere asperdura eta guzti. Kutxen biltegi bat dago eta hiru pertsonaiak dena hankaz gora jartzen dute. Kutxak batzeko lan egiten da, baina dibertigarriena horiek hankaz gora jartzea da, sorpresak izatea, amets egitea eta bidaia egitea....... Biltegitik irten gabe, itsasuntzian edo gameluaren gainean, 80 kutxatan emango diogu munduari bira.....
Beharbada, azkenean, ez gara ordurako helduko "munduari bira"ko Phileas Fogg-en moduan, eta ez dugu aposturik irabaziko edo galduko. Baina ez du ardura. Nahiz eta ikuskizuna bukatu, hauxe gogoraraziko dugu: "jolas egiteko" denbora dela oraindik.

Ikuskizun hau sorkuntza originala da, Markeliñeren sorkuntza artistikoari jarraituz. Hots, taldeak iradokitzen duen proposamena da, betiere irudi eta soinuen bidez: hitzen gainetik dago, hitzik ez dago eta.

Gure sorkuntza-prozesua sorpresaren atzetik doa beti, eta magiaz beteriko giro hori antzerkiko jolas originala dugu, aktoreak eta eszeneteako osagaiak nahastuz.

Nahiz eta ikuskizun hau adin guztietako ikusleentzat gomendagarria izan (beti gelditzen da haurren bat sorpresa hartzen duena), batez ere 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da
.

 
     
 
     
 

HAURRENTZAKO IKUSKIZUN HOBERENAREN MAX SARIA, 2000

1999KO "MAX" SARIETAKO FINALISTA

IKUSKIZUNIK HOBERENAREN F.E.T.E.N. 98 SARIA
ZUZENDARITZARIK HOBERENAREN F.E.T.E.N. 98 SARIA
INTERPRETAZIORIK HOBERENAREN F.E.T.E.N. 98 SARIA
ARGIZTAPENIK HOBERENAREN F.E.T.E.N. 98 SARIA8
.. 500 emanaldi baino gehiago.
Nazioarteko Haurrentzako Antzerki jaialdia, SEMENTES, Portugal.
AVIGNON-go Antzerki Jaialdia, Frantzia.
Helsinki, kulturaren Europako hiriburua, FINLANDIA.
Fira de Teatre al Carrer TARREGA.
XXVI Festival Lazarillo. MANZANARES.
Circuitos de Castilla-León, Castilla La Mancha ...
Teatralia, MADRID.
Muestra de Teatro de Autor ALICANTE.
Encuentro de Teatro ZAMORA.
Teatro y Escuela SEVILLA.
Festival de Theatre Europeen.GRENOBLE.
Circuito en Cataluña.