|
Lan
honetan aurrera egiten dugu aurreko beste proposamenetan planteatutako
lanerako linearekin.
Alde batetik ikusmen harridura bilatzen da, baita ere giro eta egoera
desberdinak sortzea, oso elementu xumeen manipulazioaren bitartez: eskailera
bat, sare bat, plastikoa eta goma-espuma. Hori guztia ikuslearen irudimena
pizteko eta antzerkiaren magia aurkitzeko.
Beste alde batetik, haurra emozioen mundura hurbildu nahi dugu, eta
bide batez, inguruko helduekin dituen harremanak sentitzen eta hobeto
ulertzen lagundu.
Hori guztia, piraten abenturak kontatzen dizkiguten eleberri handien
atmosferan oinarrituta, ikuskizun dibertigarria, iradokitzailea eta
ikusmen aldetik oso ongi zaindutakoa, haurrengana zein helduengana heltzeko.
Ikuslea abentura honetan sartzen da neskato baten begietatik. Neskatoa
eta amona bereizi egin behar dira amona erresidentzia batera joan baita.
Neskatoa zain egoten da, igandea noiz helduko, egun horretan amona bisitatzera
baitoa, eta, horretarako, pirata batzuk imajinatzen ditu, astean zehar
beraiekin jolasteko eta "nabigatzeko", uhartez uharte.
Horrela, jolasaren bitartez eta imajinazioa erabiliz, piratek beraien
altxorra aurkituko dute, eta neskatoari lagunduko diote amona dagoen
igandetako "uhartera" egiten duen bidaian .
|