PUNTO RABO, beste ezer baino gehiago, ikuskizun GANBERRO-POETIKOA da. Elizako goi agintariek "linbo eta purgartorio" kontzeptuak kendu dizkigutenez, guk geure arreta osoa eskainiko diegu. Markeliñek Erabat konbentzionala ez den espazio hori lantzen du, existentziaren ondoren dauden misterioz beteriko egoera horiek argitzeko lanetan. Zer gertatzen da gure arimekin? Nork biltzen ditu edo nork zaintzen ditu? Edo, agian, jada inork ez ditu epaitzen…

Betirako destinoa bilatzen ari diren arima herratuen salerosketaren negozioak porrot egin du. Baina, gutxienez, azpiegitura geratzen omen da: itxaroteko gela, zeruaren atea alde batean eta infernuko atea bestean. Eta, bi ate horien zaindariak, zertan arituko ote dira orain?… Gure ikuskizuna, zeruaren edo infernuaren ataria den gune horretan zentratzen da. Bertan San Pedro, zeruaren zaindaria eta Fausto, infernuaren zaindaria, arimek egiten dizkieten erreklamazioei arreta eskaintzen ari dira. Beharbada, eternitatearen kudeaketa bera ere pribatizazio prozesuan sartu zaigu.

Arimak erortzen dira, eta ia ez dute pisurik… .