“Hodei guztien gainetik” antzezlanak bere lanaren errutinan harrapatuta, jolasteko plazerra ahaztu duen aita lanpetu baten istorioa kontatzen du. Egun batean, zorabio bat jasan ondoren, harrituta esnatzen da kaleko aingeru bat bizi den kartoizko hodeien artean. Pertsonaia magiko horrekin ezarritako harremanaren bidez, aitak galdutako inozentziara bidaia hasiko du. Kartoi zati bakoitza, sinplea den hori aparteko bihurtzeko eta une bakoitza abentura bihurtzeko gonbidapena da. Animalien granja bat duen kartoizko kaxa bat, bainatzeko eta urpean aritzeko hodei bat. Beste bat, espazio-ibilaldi baterako zaldi-gurdi bihurtua… Kartoizko zeru horretatik, urrutitik begiratzen diete munduko gudu itsu eta ergelei. Baita aitarik gabe jolasten den ume bati ere, eta horrek tristura eta damua eragiten ditu, berreskuraezina den denborarengatik.
“Pertsona handi guztiak umeak izan dira lehen. Baina gutxik gogoratzen dute “
Printze txikia

22 Azaroa 17:00
URRETXU Labeaga Aretoa
29 Azaroa 18:00
SOPELA Kurtzio Kultur Etxea
29 Abendua 18:00
GASTEIZ Beñat Etxepare
15 Urtarrila 17:15
LEZO Gezala Auditorium
24 Urtarrila 18:00
DURANGO San Agustin Kultur Etxea
27 Otsaila
GUADARRAMA
28 Otsaila
VALDEMORO
5 Martxoa
MADRID
6 Martxoa
MADRID
14 Martxoa
NAVALCARNERO
15 Martxoa
NAVALCARNERO
21 Martxoa
ASTIGARRAGA
18 Apirila
ZUMAIA
